Marka bereziak, berriz harrapatu behar izan gabe, hegaztiak indibidualki identifikatzea baimentzen duten bereizgarriak dira. Eraztun metalikoa erabiliz egiten den eraztunketaren osagarriak dira eta tamaina guztietako hegaztiekin erabiltzen badira ere, bereziki hegazti handietan dira erabilgarriak.
Orokorrean, marka mota hau duten aleak bizitzan behin baino gehiagotan behatzen dira eta honek, banako bakoitzaren historia osatzea baimentzen du.
Gerora, ikertzaileek informazio hau erabiliz mugimendu-patroia, jokabidea, biziraupena etab. aztertzen dituzte. Informazio mota hau erabilita egin litezkeen ikerketen adibide modura, hemen dituzu deskarga ditzakezun artikulu bi:
Atari hau marka bereziak dituzten hegaztien behaketak biltzeko asmoz sortu da. Behaketak sartzen dituzunean ale bakoitzaren historiala jasoko duzu.
Lehenik eta behin, atarian alta egin behar duzu. Horretarako, menuaren aukera zerrendan “Erregistratu zaitez!” aukeran sakatu.
Galderaren bat baduzu marcas@aranzadi.eus helbide elektronikora idatz diezagukezu.
© Aranzadi